Habla proiektua
Sentsibilizatzea
Prestakuntza, kanpaina, partaidetza, narraziotxoak, GGEE
2010
–
ANESVAD Fundazioak…
Perun eta Bangladeshen garapenerako lankidetzako zenbait proiektutan garatzen zuen lana jorratu zen. Bertan, hain zuzen ere, osasunaren arloko prebentziorako eta sustapenerako ekintzak, komunikazioa eta arazoak kaltetuen artean zabaltzeko prozesua indartzen zituen.
Komunikaziorako eta zabalkunderako bide berriak egituratzea...
kaltetuek euren iritziak adierazteko eta euren arazoak zabaltzeko aukera izan zezaten eta, kaltetuen euren ikuspegitik, komunikazioa zuzenagoa eta hurbilagoa izan zedin.
Proiektuan bertan,...
tailer espresak antolatu ziren, grabaketak egiteko, leku bakoitzean zenbait bideo eta elkarrizketa sortzeko, haietako bakoitzean biztanleen arazoak islatzeko eta haien ingurunea dokumentatzeko.
Proiektu eredugarria Peruko La Libertad Departamentuko zenbait udalerritan egin zen, tuberkulosiaren arazoa jorratzeko; eta, Bangladesheko Satkhirako Barrutiko zenbait udalerritan, gizakien trafikoaren aurkako lana erakusteko.
Telebistarako eta, oro har, zabalkunderako partaidetzapean egindako formatuak...
- Bangladesheko hiru dokumentaltxo.
- Peruko hiru dokumentaltxo.
- Proiektuaren “making ofa”.
- Habla Proiektua azaltzeko kontzeptu-bideoa.
Anesvad Fundazioarentzat egindako proiektua da, eta 2010. urterako komunikazio-kanpaina egituratu zuen Habla Proiektuan oinarrituta.




