#PrestGaude
Sentsibilizatzea
Kanpaina, partaidetza, aniztasuna, giza eskubideak, errefuxiatuak, SSSS.
Abril – junio 2016
Errefuxiatuen krisi humanitarioa...
kontuan hartuta eta inklusioaren alde egiten duen lanaren barruan, Bizkaiko Foru Aldundiak sentsibilizaziorako partaidetzazko ekintza bultzatu zuen, harrera bera sustatzeko eta Bizkaiko herritarrek pertsona horiekin dauzkaten elkartasuna eta konpromisoa erakusteko.
Zabalkunderako bide berriak eskaintzea...
Bizkaiko herritarrak eta instituzioak errefuxiatuak hartzeko prest daudela adierazteko.
Kaleko ekintza honetan...
boluntarioak eurak izan ziren protagonistak, eta errefuxiatuentzat itxitako muga-igarobidea simulatu zen, egoera horren ondorioz sortutako zailtasun eta estutasun guztiak kontuan hartuta.
Ekintza bera grabatu egin zen, eta, lortutako irudien bidez, honen garapena erakusten zuten hiru bideo egin ziren.
3 bideotxo...
eta sare sozialen bitartez egindako partaidetzazko komunikazio-kanpaina.
Bideoak eta beste mezu batzuk ere zabaldu ziren herritarren eta Bizkaiko zenbait elkarte nahiz giza talderen laguntzaz.
- Europarako bidaia, Mugen itxiera eta Bizkaiko herritarren harrera.
- Errefuxiatuak gizakiak dira.




