Pass it on

Partaidetzazko proiektu honek aztertzea, hausnartzea, kulturarteko elkarrizketa garatzea eta eduki digitalak sortzea dauka helburu, mapaketa kulturala egin ahal izateko.
KATEGORIA
ETIKETAK

Ondarea, kultura, partaidetza, aniztasuna, nortasuna, mapaketa, ibilbideak, lurraldea, alfabetizazio mediatiko eta digitala.

DATA

2018ko otsailetik ekainera

PROIEKTUA
Pass it On partaidetzazko proiektuak...

aztertzea, hausnartzea, kulturarteko elkarrizketa garatzea eta eduki digitalak sortzea du helburu, Rijekako 5 lurralderen (Kastav, Drenova, Novi Vinodolski, Gomirje eta Cres Uhartea) mapaketa kulturala egiteko eta Rijeka 2020rako programa eta jarduerak eratzeko.

Europako Kontseiluko STEPS PROJECT programaren barruan Intercultural Cities Programmearekin batera garatutako esperientzia eredugarria da.

HELBURUA
Aniztasunaren ezagutza...

eta ulerkuntza sustatzea, ondare kulturalari balioa ematea eta kulturarteko elkarrizketa nahiz kohesio soziala bultzatzea.

NOLA EGITEN DEN
Rijeka 2020ren, ICCren eta Úbiqaren lankidetzaren...

hasieran, proiektuan parte hartu nahi duten eragile sozial eta kulturalak eta herritar interesdunak identifikatzen dira, eta Rijekako Unibertsitateko Academy of Applied Artseko zenbait artista integratzen dira. Guzti-guztiek Úbiqak Restart ekoizpen-etxe kroaziarraren laguntzaz prestakuntzarako emandako tailerretan eta eduki digitalak sortzeko antolatutako jardunaldietan parte hartzen dute.

EMAITZAK
Partaidetzazko ariketa honek...

5 erkidegotan dinamizazio sozial eta kulturala egitea dauka helburu.

Parte-hartzaileen prestakuntza eta edukien sorkuntza: audioak, bideoak eta argazkiak.

Webgune honek sortutako edukiak igotzeko aukera ematen du, eta parte-hartzaileek eurek geokokatu ere egin ditzakete. Era berean, edukiak ere iragazi daitezke auzoen (Kastav, Drenova, Novi Vinodolski, Gomirje eta Cres Uhartea) eta tipologiaren (audioa, bideoa, argazkia) arabera, eta ibilbideak sortu eta ikusi egin daitezke.

Lurraldearen kultura eta ondare arloko mapaketa egitea.