Oroimena Bizigune - Habitar la memoria
Sentsibilizatzea
Partaidetza, indarkeria, lurraldea, dokumentala
2016
Oroimena bizigune - Habitar la memoria...
formatu anitzeko eta plataforma anitzeko (webgunea + dokumentala) proiektua da, eta euskal herritarrek Euskadiko iragan bortitzari buruz dituzten iritzi zein lekukotasunen berri ematea du helburu, ikus-entzunezko kontakizun eta narrazioak sortzeko partaidetzazko prozesuaren bidez.
Euskadiko bakearen kultura...
eta elkarbizitzaren oinarriak hedatzea, sendotzea eta sakontzea du helburu. Bertan, hain zuzen ere, indarkeriaren gaitzespena, edonondik datorrela ere, eta giza eskubideen nahiz aniztasunaren errespetua euskal nortasun berriaren ezaugarri bereizgarri nagusiak dira.
Partaidetzazko metodologia da...
hausnarketarako zein elkarrizketarako prozesuaren inguruan egituratzen da eta ikus-entzunezko trebakuntzarako tailerrak ditu osagarri. Tailerrak amaitutakoan, parte-hartzaileak kalera irteten dira herritarren iritziak zein lekukotasunak grabatzera, aurretiaz adostutako gidoian edo galde-sortan oinarrituta.
Elkarrizketak eta dokumentala...
Sortutako edukiak web plataforman lekuratzen dira, eta, bertan, kontakizun zatitu bezain dibertsoa eratzen da, euskal herritarrek indarkeriari, bakeari eta elkarbizitzari buruz dituzten nortasun eta iritzien ikus-entzunezko mosaikoa, alegia.
Prozesu osoan, tailerretako jarduerak grabatu dira hiru kameraren bidez, banakako elkarrizketa zein hausnarketak eta parte-hartzaileen iritziak jasotzeko eta 64 minutuko dokumentala egiteko.
Dokumentalean, parte-hartzaileek telefono mugikorren bidez herritarrei egindako elkarrizketak eta grabazioak agertzen dira.




