Narrazio Inklusiboak
Prestakuntza, aniztasuna, partaidetza, narraziotxoak, eraldaketa, sorta.
2018
Narrazio Inklusiboak proiektua egiteko orduan...
kulturartekotasunaren sustapenaren arloko sentsibilizazio eta komunikazio sozialerako esperientziak eta proiektuak berrikusi eta ebaluatu egiten dira.
Úbiqak zenbait eragilerekin hausnartzeko eta hitz egiteko prozesua garatu du, narrazio inklusiboen eragina hobetzen duen lan-sorta diseinatzeko eta batera sortzeko.
Aniztasunaren ezagutza eta ulerkuntza...
sustatzea, kulturarteko elkarrizketa suspertzea eta etorkinen harrera zein inklusio soziala bultzatzea, narrazio inklusiboak batera sortzeko eta zabaltzeko prozesuen bidez.
Diseinuaren fasean...
geure ezagutza sistematizatu eta sorta batean bildu ditugu, eta, bertan, honako hauxe agertzen da: gure lan-prozesuen azalpena, zenbait narrazio-tipologia egiteko orientazioa eta laguntza-eskuliburu teknikoak.
Narrazio Inklusiboen sortan...
narrazio inklusiboak sortzeko metodologiak, dinamikak zein prozesuak proposatzen dira, zenbait kulturatako pertsonen arteko elkarrizketa, ezagutza eta elkarreragina sustatzeko.
Sortak tailerrak eta lan-prozesuak garatzen laguntzen du, giza taldeek eta pertsonek sortzeko eta komunikatzeko dituzten trebetasunak eta gaitasunak garatu ahal izateko.
Era berean, grabatzeko, elkarrizketak egiteko, bideoa muntatzeko eta komunikatzeko eskuliburuak ere agertzen dira, kulturartekotasunaren arloko sentsibilizaziorako eduki eta narrazio digitalak sortu ahal izateko.




