Crea Salud

Gizartea eraldatzeko proiektu honetan, Nikaraguako emakumeei behar besteko prestakuntza ematen zaie, osasuna eskuratzeko orduan dauden desberdintasunen inguruko narrazioak dokumentatzeko eta sortzeko.
ETIKETAK

Dokumentala, giza eskubideak, generoa, partaidetza.

DATA

2017 – 2019

PROIEKTUA
Gizartea eraldatzeko proiektu hau...

Euskadin eta Nikaraguan garatzen du Farmamundik. Bertan, Nikaraguako emakumeek osasuna eskuratzeko orduan dituzten desberdintasunei buruz hausnartzen dute, osasunerako duten eskubidea defendatzeko asmoz erkidegoan euren partaidetza dituzten esperientziak eta ekimenak kontuan hartuta.

HELBURUA
Kontzientzia kritikoa sortzea...

osasuna eta funtsezko sendagaiak eskuratzeko zailtasunen inguruan eta, genero-desberdintasunak nabarmentzeko asmoz, emakume kaltetuek eurek mezuak sortzea.

NOLA EGITEN DIREN
Ikus-entzunezko sorkuntzari...

eta prestakuntzari buruzko tailerrak egiten ditugu emakume indigenekin, haien bizitzei buruzko narrazioak sortzeko eta beste emakume batzuen esperientziak zein haien inguruneko ekimenak biltzeko, euren ikuspegitik bertatik euren errealitatea erakusten ikasi dezaten.

EMAITZAK
‘Nire erkidegoko osasuna’...

dokumentalean, Nikaraguako Iparraldeko Karibeko Kostaldeko lau emakume indigena dira protagonistak, eta haien erkidegoetan osasunaren errealitatea nolakoa den erakusten da bertan.

Gaztelaniaz eta Nikaraguako eskualde horretako tokiko hizkuntza den miskitoan grabatu da, eta Rositako nahiz Prinzapolkako udalerrietako erkidegoen irudiak agertzen dira bertan.

Nola eratu garapenerako partaidetzazko elkarrizketa.