Celebrate LX

Intercultural Cities Programa Europarraren (ICC) X. urteurrena Lisboan ospatzea eta ekitaldiaren zein hiriaren partaidetzazko mapaketa egitea.
KATEGORIA
ETIKETAK

Ekitaldia, partaidetza, kanpaina, aniztasuna, mapaketa, narraziotxoak, dokumentala, webdoka.

DATA

2017ko azaroa

PROIEKTUA
Narrazio digitalak sortzeko partaidetzazko proiektuan...

Intercultural Cities Programa Europarraren (ICC) X. urteurrena ospatzeko jarduerak dokumentatzen dira, eta Lisboa zein hiriko aniztasuna irudikatzen dituen mapaketa egiten da.

Celebrate LX proiektuak begirada aldatzea proposatzen du, hau da, lurraldeak eta gaiak modu kolektiboan dokumentatzeko modu berria, partaidetza, lankidetza eta eduki zein narrazio digitalen baterako sorkuntza sustatzeko.

HELBURUA
Saiakuntzazko jarduera dokumentala egitea...

ahalik eta parte-hartzaile gehien inplikatzeko eta parte-hartzaileei eurei ICC Programa Europarraren X. urteurrenaren ospakizuna dokumentatzen laguntzeko.

NOLA EGITEN DEN
Celebrate LX proiektuaren ondorioz sortutako olde mobilean...

eduki zein narrazio digitalen baterako sorkuntza sustatzen da, eta ekitaldian parte hartzen duten guztiak inplikatzen dira, euren mobilen bitartez eduki nahiz narrazio digitalen partaidetzazko sorkuntza egiteko asmoz.

EMAITZAK
Celebrate LX proiektuaren emaitzak...

parte-hartzaileek bideoan, argazkietan eta soinu-mapaketan egindako zenbait eduki dira. Material horien eta norberak egindako beste batzuen bidez (360º-ko bideoa, esaterako), proiektuaren atlasa eratzen da, eta honako hauexek agertzen dira bertan: Lisboakoa mapa, hiriko aniztasunaren mapa eta proiektuaren webgunean ikusgai dagoen ekitaldiaren beraren mapa.

Olde mobilaren bitartez sortutako edukien eta Úbiqak grabatutako irudien bidez, laburpen-bideoa egin da esperientziaren eta proiektuaren zein webdokaren garapenaren emaitzen erakusgarri, eduki guztietan nabigatzeko aukera ematen duen ikus-entzunezko edukiontzi elkarreragilea, alegia.

Lisboako hiriaren kulturarteko mapaketa kolektiboa.