Ubiqarama
Ubiqarama bera web-garapena da...
eta Úbiqak eduki zein narrazio digitalak partaidetzapean sortzeko orduan egindako proiektuekin zerikusia daukaten esperientzien ondorioa da.
WordPressen gai batean oinarritutako web-txantiloia diseinatu dugu, narrazioak zenbait baliabideren bitartez sortzeko partaidetzazko proiektuak egiteko eta sistematizatzeko: irudiak, argazkiak, bideoak, testuak eta zenbait narrazio-tipologia: mosaikoetan eta geokokatutako edukidun mapetan argitaratzea, ibilbideak sortzea eta lurraldeak mapatzea.
Ubiqarama bera ekosistema da...
eta honako hauxe dauka helburu: mapatzeko proiektu digitalak egitea eta lurraldeei buruzko partaidetzazko narrazio eta eduki digitalak sortzea, argitaratzea eta zabaltzea.
Ubiqaramari esker...
proiektuak sortu daitezke, eta telefono mobilen bidez sortutako edukiak argitaratu, etiketatu eta geokokatu egin daitezke.
Edukiak argitaratutakoan, zenbait irizpideren arabera iragazteko aukera ematen du plataformak: kokapena, generoa, adin-tarteak, etiketak… Era berean, mosaiko, mapa edo ibilbide moduan ere antolatu eta ikusi ahal izango dira edukiak.
Ubiqarama garatzeko orduan...
software libre eta irekia erabiltzen denez, edozein pertsonak edo erakundek erabili ahal izango du bere mapaketa-proiektua eta narrazio digitalak sortzeko eta pertsonalizatzeko.



